ZERBITZUAK

Esku-hartze Lokala
PARTE-HARTZE PROZESUAK HIRITARRA Udal garapenerako parte-hartze prozesuetako abiarazteko Entitate Publikoetarako aholkua: Hasierako…
Esku-hartze Soziala
BAZTERTZE SOZIALAREN ARRISKUKO PERTSONA DINAMIZAZIO PROZESUAK Pertsona-dinamizaziorako eta txertatze soziolaboraleko prozesuetan taldeetarakoproiektuak,…
Laguntza teknikoa eta Erakundeei babesa
Laguntza eta babesa metodologia eta Erakundeekin eginiko lan sistema propio baten erraztasunekin:…
Aholkularitza Zerbitzua
Erakundeei bere alorrean laguntzeko asmoz, aholkularitza eta laguntza zerbitzuak ondorengo alorretan izaten…
Prestakuntza Zerbitzua
Prestakuntza Planak eta Programak: estandarra eta neurrira egina. Erakundeen hobekuntza etengaberako. Formakuntzako…GURE INGURUAN
Nor garen
SAREGINTZA komunitateko garapenarentzat eginiko zerbitzuetan espezialistak diren profesionalen sareak osatzen du. Batez ere, hirugarren sektoreko zerbitzuetan, hori funtsezkotzat hartzen baita aldaketaren eta eraldatze sozialaren bultzatzaile moduan. Gure herrien eta auzoen garapenean aurrera egiteko beharrean eraikuntza sozialean parte-hartzearen ikuspuntutik beharrezkoa da sektorea suspertu eta indartzea, beste zenbait aktorerekin elkarlanean garapen estrategikoaren oinarri moduan duen garrantzia kontutan izanik.
SAREGINTZAk zerbitzu izaeran zaletasun iraunkora mantentzen du erantzunkizunak eta konpromisoak onartuz sektoreko Erakundeetako proiektuekin, eta garapena errazten duten organisko eta insituzioekin. Giza Kontsultoretza moduan, esperientzia handia dugu talde zentral batekin. Talde hori helburuekin eta sektore publikoko balioekin konprometituta dago, irabazirik gabea da, eta Saregintzaren misio eta helburuak elkarbanatzen ditu.
Saregintzaren kultura: Gure helburua itsasargi baten modukoa da, gure bidean gidatzen eta motibatzen gaitu
Gure Pasioa pertsonak eta garapena dira. Pertsonak, beren ahalmenak eta garapenerako beharrezko erreferente moduan euren indarra. Garapena sustatzeak ez du soilik hazkunde ekonomikoan eragiten, honek berak bakarrik ez baititu giza eta gizarte emaitzak hobetzen. Garapenak berekin dakar alderdi pertsonal edo indibidual bat, eta kolektibo edo taldeko dimentsio bat. Pertsonak dira garapenaren helburu.
Gure Misioa lurraldeen garapen sozialean laguntzea da, Hirugarren Sektorea indartuz, aldaketaren eta eraldaketa lokal eta komunitatekoen eragile protagonista eta sustatzaile moduan. Pertsonen eta taldeen garapena sustatzen dugu partaidetza-gestioen ereduak, parte-hartze prozesuen ereduak eta talde ikasketen eredua gehituz, eta gizarte zibilari garrantzia eskainiz komunitatearen eta lurraldearen garapenean. Giza kapitala (pertsonen ezaguera, ahalmenak, trebetasunak eta abileziak) eta kapital soziala (gizarte zibila indartzea, elkarteak, talde sozialak eta hauen harremanak, parte-hartzearen sustapena eta ikaskuntza, identitatea eta autoestima lokala, sareak) eratuz erraztasunak ematen ditugu errekurtsoak eta gaitasun lokalak sortzeko.
Gure Balioak: 1. Pertsonetara bideratuak: – Pertsonen ahalmena-ren eragile sozial eta talde lokalen garapena parte hartzearen eta herritarren eta gizartearen inplikazioaren bitartez egindako ikasketaren bitartez. – Pertsonekiko duintasuna eta eskubideen defentsarekiko errespetua. 2. Erakundeetara bideratuak: – Bezeroari bideratuta, hau izanik kalitate gestioaren balio guztia. – Talde lana gure kultura gestioaren oinarri moduan. – Gure misioa osoaren gestioa, inertzian eta burokrazian ez erortzeko eta gure misioaren zentzua ez galtzeko beharrezko balio moduan. – Gure bezeroekin dugun harremanean zintzotasuna azaltzea eta parte-hartzea sustatzea, lortu nahi ditugun emaitzak izateko konfiantza sortuz.
Gainera, Saregintzako Kodigo Profesionala dugu, honen bitartez gure misioarekin eta helburuekin konpromisoa hartzen dugu.
Zer egiten dugu
Gure ekintzak:
- Parte-hartze Lokalaren alorrean:
- Hainbat administrazio Lokalekin lankidetzan, Izaera estrategikoa duten ekintzak egiten dira herrietan bertako herritarren parte-hartzea sustatzeko: Herriaren Panifikazio lokaleko edozein une edo fasetan bertako asoziazionismoa eta bertako eragile ezberdinen parte-hartzea bultzatu. Honek herritarren parte-hartze prozesuak eratzea suposatzen du.
- Erraztasunak parte-hartze dinamikoetan eragile lokalekin, talde ikaskuntza garapen komunitario lokalaren prozesuan garapena hobetzeko, eta parte-hartzearen kultura indartzeko.
- Aktoreen trebakuntza parte-hartzea sustatzen duten plangintzaren prozesuetan.
- Parte-hartze sozialaren alorrean:
- Giza eta gizarte garapenerako ekintzak, pertsona eta taldeen aktibazio eta dinamizazioak, komunitatean gizarteratzeko.
- Errekurtsoen dinamizazioa eta ahalmen sozialen ekintzak; pertsona, talde eta kolektiboetan ahulezia maila murrizteko, hori Ekonomia Sozialaren enpresa ekimenen promozioari laguntza emanez. Gure ekintzak eta zerbitzuek laguntzen dute ondorengoen eransketan: ideia, balio, praktika eta zeharkako marrak, horiek enpresaren estrategian sartzen dira eta baita honen eguneroko ekintzetan ere. Egoera onean ez dauden pertsonekin, taldeekin eta kolektiboekin lan egiteak guretzako lana honela azaltzea eragiten du: sorkuntza, boterearen eta ahalmenen garapenean laguntzen duen prozesu moduan.
- Hirugarren Sektorearen Garapenaren alorrean:
- Laguntza eta aholkularitza osoa ondorengoaren bitartez:
- Konponbideak sortu organizazioaren eta Erakundeen garapenaren alorrean.
- Erakundeei kalitatea eta iraunkortasuna emango dizkion alorrak kudeatzen lagunduko duten tresna egokiak sortu.
- Erakundeetan parte-hartu dezakegun eta ondorioak izango dituzten alorretan hobekuntzak eragiten lagunduko duten ekintzak sortu:
- Estrategia orokorra (Entitateen proiekzioak epe luze eta ertainean).
- Pertsonak eta taldeak (garapena, motibazioa eta parte-hartzea).
- Kudeaketa (lehentasunak epe motzean).
- Kultura (berrikustea, berrikuntza, eta indartzea).
- Proiektu zehatzak.
- Erraztasunak Erakundeetako proiektuen ebazpenetarako eta lortutako helburuetarako.
- Erraztasunak Erakundeetako pertsona eta taldeen garapenerako.
- Laguntza eta aholkularitza osoa ondorengoaren bitartez:
PROIEKTUAK
Gure haibat proiektu: